Eskatzeko eskubidea

Aukera ematen die herritarrei agintari publikoei beren eskumeneko gaiei buruzko jarduketak eskatzeko, betiere ordenamendu juridikoak horretarako beste prozedura espezifikorik aurreikusi ez badu..

Oinarrizko araudia:

Hasteko modua: Eskabidea, 4/2001 Lege Organikoa, azaroaren 12koak,  eskatzeko ezarritako baldintzekin,

Nola aurkeztu:

Eskatzeko eskubidearen formularioa.pdf

Aurkeztu beharreko dokumentuak: Eskatzaileak egokitzat jotzen duen guztiak.

Eskabidea izapidetzea: Eskabidea jasotzen duen Administrazioak, Erakunde publikoak edo Agintaritzak eskaera jaso duela adieraziko dio interesdunari. Eskabidearen berri izateko eskumenik ez duela irizten badio, eskumenduntzat jotzen duen organoari igorriko dizkio jarduketak, baldin eta biak erakunde, administrazio edo organismo berekoak badira.

Eskaera ez onartzea: Ez dira onartuko xede duten botere publiko, instituzio edo organismoen eskurantzetatik at dauden eskaerak, ezta azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoan ezarritakoaz bestelako prozedura bat duten eskaerak ere.

Onartezintasun-adierazpena: Arrazoitua izango da beti eta eskatzaileari jakinaraziko zaio, eskaera-idazkia aurkeztu eta hurrengo 45 egun baliodunetan.

Eskabideari erantzutea: Agintari edo organo eskudunak erantzun eta jakinarazi egin behar izango du gehienez ere hiru hilabeteko epean. Isiltasunak ezesteko eragina izango du ( urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24.1 artikulua).

Errekurtsoak: Eskatzaileak bidezkotzat jotzen duen beste edozein ekintza alde batera utzi gabe, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da pertsonaren oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionaleko prozeduraren bidez (azaroaren 12ko 4/2001 Legearen 12. artikulua) honako jarduera hauen aurka:

  • Eskaera ez onartzeko adierazpena.
  •  Ezarritako epean erantzuteko betebeharra ez betetzea.
  •  Erantzunean ez egotea 4/2001 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak.