2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren helburua, Euskadiko lehiakortasun ekonomikoa bizkortzea eta babes soziala eta ekologikoa sendotzea da

2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorren  proiektuaren helburua, Euskadiko lehiakortasun ekonomikoa bizkortzea eta babes soziala eta ekologikoa sendotzea da

30/10/2020

  • 570,6 milioi euro aurreikusten ditu Euskal Autonomia Erkidegorako, 2019ko Lege Proiektuan aurreikusitakoa baino %8,3 gehiago
  • 294 milioi euro, Abiadura Handiko trazadurarako dira
  • Denis Itxaso: “Aurrekontuen proiektua historiako aterki sozial handiena da Euskadirako, aurrera egiten du gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna egia bihurtzeko, eta ingurumen-jasangarritasunaren aldeko apustua inbertsio errealetan islatzen du”
  • 2021ean, adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioaren euskal onuradunek  160 milioi € baino gehiago jasoko dute.
  • Pentsioen balio-handitzeak 571.000 pentsiodun baino gehiagori on egingo die
  • Beka gehiago egongo dira; 1.400 ikaslerentzat, hain zuzen.
  • 120 milioi euro emango dira trantsizio ekologikoarekin lotuta dauden jardueretarako.

Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak 570,6 milioi euro aurreikusten ditu Euskadirako, 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan aurreikusitakoa baino %8,3 gehiago. Kopuru horretan sartzen dira inbertsio erreala (512,5 milioi euro, 2019an baino %9,2 gehiago) eta kapital-transferentziak (zeharkako inbertsioa) (58,3 milioi euro), iaz baino %1,5 gehiago,  57,4 milioi euro aurreikusten zenean.

Probintziaka, 512,5 milioi horietatik 76 Arabarentzat dira (+% 20,4), 177,57 Gipuzkoarentzat (+% 18,2) eta 258,78 Bizkaiarentzat (+% 1,1).

EAEko Gobernuaren Ordezkari Denis Itxasok,  EAErako inbertsioak aurkeztu ditu gaur, joan den asteartean Ministroen Kontseiluan onartutako Aurrekontu Orokorren proiektuan jasota daudenak. Denis Itxasok adierazi duenez, "susperraldi sozialerako, modernizazio ekonomikorako diren aurrekontuak. Historian gizarte-gastuan izan den igoerarik handiena dutenak eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiten dutenak".

Gobernuaren Ordezkariak nabarmendu duenez, "EAO 2021ek inoizko gizarte-gastu igoerarik handiena dute, Gutxieneko bizi-diru-sarrera finkatuz, pentsio-sistema blindatuz, gure adinekoei baliabide duin eta nahikoak bermatuz pentsioen errebalorizazioaren bidez. Era berean, behartsuenentzako laguntzak handitu dira desberdintasunaren aurka borrokatzeko eta laneko, hezkuntzako eta etxebizitza duina eskuratzeko aukera-berdintasuna lortzeko. Gehitu egin dira mendekotasunari arreta emateko sistemara eta gizarte-zerbitzuak ematera bideratutako partidak".

Aurrekontu-proiektuak, gainera, ingurumen eta etxebizitza politiketarako Europako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik aurrez esleitutako zenbatekoaren 194 milioi euro jasotzen ditu. Horretaz gain, urtean zehar, Europatik datozen baliabide gehiago banatuko dira eta, Euskal Autonomia Erkidegorako, REACT-UE sozietatearen 2021eko 8.000 milioi euroei dagokien zatiari gehituta, Autonomia Erkidegoek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Plan Nazionalaren % 50 baino gehiago betearaziko dutenak.

SUSPERRALDI SOZIALA

Proiektuaren aurkezpenean, Denis Itxasok azpimarratu du aurrekontuetan jasotako pentsioen errebalorizazioa 502.982 pentsiodunentzat onuragarria izango dela. Zehazki, pentsioak gutxienez %0,9 igoko dira, 10.183 milioi euroko zenbatekoan, eta 560.003 euskal herritarrek jasoko dituzte. Gainera, kotizazio gabeko pentsioak %1,8 igoko dira, 11.399 euskal herritarren onurarako, 68 milioi euroko horniduraren bidez.

Adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioaren euskal onuradunek 160 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte 2021ean eta 55 milioi jasoko dituzte  adingabe edo minusbaliatuagatiko familia-prestazioen onuradunek. Euskal Autonomia Erkidegoak 600 milioi euroko gehikuntzaren onura jasoko du mendekotasunerako zuzkiduran, 2021ean 2.354 milioi lortzeko. Gure Erkidegoak % 4,5 jaso zuen 2020an.

Autonomia Erkidegoen artean banatuko diren eta Lurralde arteko Kontseiluan banaketa erabakiko den zainketen ekonomia bultzatzeko eta Ongizate-estatua finkatzeko funtsetatik, Euskadiri 33 milioi eurotik gorako zenbateko balioztatua egokitu ahal izango zaio.

11.600 euskal herritarrek baliatu dute amatasun eta aitatasun baimenak parekatzea  eta beste 1.400 euskal herritarrek, berriz, bekak handitzea, 4,32 milioi euroko inbertsioaz. Bestalde, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei (MENAS) arreta emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zuzkidura 1,8 milioi euro ingurukoa izango da eta horrek 800 adingaberi baino gehiagori onura izango zaio. Era berean, zaintzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioek bere horretan jarraitzen dute; izan ere, Gobernu honek berreskuratu egin du, PPk ezabatu ondoren, eta  hau 28 milioi euroko zenbateko balioztatu baino gehiago izango da euskal emakume eta gizon zaintzaileentzat.

Gazteak lan-merkatuan sartzen laguntzeko, Gazte Enpleguaren aldeko Txoke-plan bat garatuko da. Horrela, 23.900 euskal gaztek jaso ahal izango dute haren onura, 25 milioi eurotik gorako inbertsioaz.

Itxasok adierazi duenez, "Gobernura iritsi ginenetik esan dugu eskuineko alderdi batzuek ukatu nahi duten genero indarkeria desagerrarazteko borroka gogo biziz egingo dugula. Horretarako, xede horretarako udalei ematen zaizkien funtsak handitu ditugu. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eta 5.200 onuradun dira".

MODERNIZAZIO EKONOMIKOA

"Aurrekontu Orokorren Proiektuak –Denis Itxasoren hitzetan– Euskal Autonomia Erkidegoan garraio-azpiegiturak garatzearen aldeko apustua jasotzen du, funtsezko pieza baita haren garapen ekonomiko eta sozialerako".

Hala, ADIF-Alta velocidad enpresak 294,05 milioi euro bideratzen ditu Europa Barneko Garraio Sarera (TEN-T korridorea), Euskadi eta Europar Batasunaren arteko pertsonen eta salgaien arteko komunikazioa errazteko. Sare horrek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak lotuko ditu abiadura handiaren bidez eta Euskadi penintsulako gainerako hiriburuetara eta Frantziara hurbilduko du. Beste 84 milioi euro Zerbitzu Publikoaren Obligaziotzat (OSP) deklaratutako trenbide-zerbitzuak finantzatzeko. Pasaian Estatuko Portuetan egindako inbertsioa 1,3 milioi eurotan handitu da, eskualdeko motor ekonomiko gisa. ENAIREk Euskadiko aireportuetan egindako inbertsioa 8,9 milioi eurotan handitu da, 24,98 milioi eurokoan geratuz.

Hori guztia  ahaztu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko Administrazio Orokorrak Zerbitzu Publikoaren Obligaziotzat  aitortutako zerbitzuen txartelaren prezioaren %80 baino gehiago diruz laguntzen duela, ia %93ra iristen zabalera metrikoko zerbitzuetan.

Gobernuak ingurumenarekiko duen kezka uraren kalitatera bideratutako programan 26,3 milioi euroko hazkundean islatzen dena; zehazki, Trantsizio ekologikorako Ministerioaren barruko Autonomia Erkidegoetako uraren saneamenduan eta arazketan. Berreskuratze eta erresilientzia Funtsetik (MRR) eratorrita, 120 milioi euroko inbertsioak finantzatuko dira trantsizio ekologikoko jardueretarako.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharreko inbertsioak batera finantzatzeko, 12/2002 Legearen 4. xedapen gehigarria aplikatuz, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak 58,08 milioi euro bideratuko ditu, hau da, 1,44 milioi euro gehiago, 2019ko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuan aurreikusitakoarekin alderatuta. Bizitegi-inguruneak eta eraikin publikoak birgaitzeko Europako funtsen 67 milioi eurotik gora jasoko dira, gutxi gorabehera, Euskadiko 32.600 etxerako onurak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren esparruan, EAEri esleitutako kopurua 68,09 milioi euro izango dira