“Minutu bat Espainiako genero-indarkeriaren biktimengatik”

24/11/2020

  • Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuko Ordezkaritzak minutu bateko deialdia egin du emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzat, eraildako eta bizirik atera diren emakumeentzat. Aintzatespen instituzional eta soziala haiei erreparazio moral eta sinbolikoa emateko modu bat da.
  • EAEko Gobernuaren Ordezkari Denis Itxasok, Ordezkaritza  eta Arabako Ordezkariordetzako langileekin batera, minutu bateko isilunea egingo dute bihar Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzaren kanpoaldean.

 

Eguna:     2020ko azaroaren 25a

Ordua:     12:00

Tokia:       EAEko Gobernuaren Ordezkaritza.

                     Frai  Frantzisko Ibil., 17. Vitoria-Gasteiz